Auzolanean abiatu dute Gazte Eguna Alegian

Ataria 2023ko martxoaren 25a

Bazkaltzera 60 pertsona inguru elkartuko dira gaztetxean eguerdian, eta gauean, musika izango dute, Manitu eta DJ Paduren eskutik.

Gazte Eguna ospatzen ari dira gaur Alegiako gaztetxean. Eguna lanean hasi dute: auzolanerako deia egina zuten, eta besteak beste, gaztetxe atariko jardina txukuntzen aritu dira. «Aste honetan moztu dituzte jardinean dauden zuhaitzetako adarrak, eta gaur adar horiek bazter batean txukun uztea tokatzen zaigu», esan dute parte hartu dutenek. «Gainerakoan, goiko solairua txukundu eta orokorrean errepaso bat emateko beharra duten gauzekin arituko gara», gehitu dute.

Egunari jarraipena emateko, bazkaria izango dute. Aurreratu dutenez, 60 lagun inguru bilduko dira mahaiaren bueltan. Bazkalostean bingoa eta poteo musikatua izango dituzte, eta 23:00etan, Manitu eta DJ Padu arituko dira giroa jartzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!