San Juan kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, bihar

Ataria 2023ko martxoaren 22a

San Juan kaleko 13. zenbakian teilatua eraberritzeko egin beharreko lanek eragingo dute mozketa. Kalebeheratik Tontokalera moztuko dute trafikoa, 14:00etatik 19:00etara.

San Juan kaleko 13. zenbakian teilatua konpontzeko lanak egin behar dituzte eta kamioiek sartu behar dutenez, ordu tarte horretan ezingo da hortik pasa. San Juan kaleko 13. zenbakira bitartean garajeak dituztenek Kalebeheratik sartu ahal izango dute eta San Juan kaleko 13. zenbakitik gora garajeak dituztenek, Tontokaletik sartu beharko dute, ohiko noranzkoaren aurkakoan. Behin 19:00etatik aurrera, normaltasuna berreskuratuko da. Martxoaren 28an, asteartea, egun osoan egongo da itxita aipatutako eremua.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!