Alegiako irakurle taldeak Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria' aztertuko du

Ataria 2023ko martxoaren 10a

Saioa martxoaren 23an izango da, 18:00etan, liburutegian. Herritarrei gonbidapena luzatu diete saiora gerturatu daitezen.

Alegiako irakurle taldea martxoaren 23an egingo du ikasturteko lehen saioa. Nerea ibarzabal Salegiren Bar Gloria eleberria izango dute aztergai, 18:00etan liburutegian hasiko den saioan.

Amaia Goikoetxeak dinamizatutako saioa izango da, eta ohi bezala, herritarrei irakurle taldeko saioetara hurbiltzeko gonbidapena egin diete. Gogorarazi dute, ez dagoela zertan liburuak irakurrita joan. Saioak irauten duen bitartean, liburutegia itxita egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!