Hondakin organikoentzat poltsak banatuko dituzte otsailaren 22tik 24ra

Ataria 2023ko otsailaren 16a

Kultur etxean banatuko dituzte poltsak, 10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara; etxebizitza bakoitzeko 74 poltsa banatuko dira.

Alegiako Udalak hondakin organikoentzako poltsak banatuko dizkie herritarrei. Otsailaren 22an, 23an eta 24an egingo da banaketa kultur etxean eta herritarrek 10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara pasa ahal izango dute poltsak jasotzera. Lehen banaketan, etxebizitza bakoitzari 37 poltsako bi sorta emango zaizkio. Banaketa honen helburua, plastikozko hondakin poltsen erabilera mugatzea da. Poltsak jasotzerako garaian kontuan izan beharreko hainbat ohar:

  • Adin txikikoek ezingo dituzte jaso.
  • NAN edo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu beharko da.
  • Atez ateko kuboak itzuli egingo diren edo norberak gordeko dituen zehaztu beharko da. Itzultzekotan, denak edo batzuk itzuliko diren ere esan beharko da.
  • Poltsak etxebizitza bakoitzari banatzen zaizkio. Ez pertsona bakoitzari.

Udalaren asmoa urtean zehar banaketa gehiago egitea da, Tolosaldeko Mankomunitateak poltsen hornidura bermatzen duen neurrian. Aurrera begira, poltsak lortu ahal izateko makina bidezko sistema automatizatu bat jarriko da eta etxebizitza bakoitzak izango duen txartel baten bidez hartu ahal izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!