Larraitz Auzoko 35 eta 37 eraikinen atzeko aldea itxiko dute hilaren 14tik 16ra

Ataria 2023ko otsailaren 13a

Eremu horretatik ibilgailuak kentzeko deia egin du Alegiako Udalak, obrak hasteko kamioiak sartu daitezen. Ostegunean amaitzea aurreikusi dute.

Eskolan egin beharreko lan batzuk direla eta, Larraitz auzoko 35 eta 37 zenbakietako eraikinen atzeko aldean ezingo da ibilgailurik sartu otsailaren 14an, 15ean eta 16an. Oinezkoek izango dute sarbidea, baina ibilgailuek ez.

Horrekin batera, eremu horretatik ibilgailuak ateratzea eskatzen da otsailaren 14ko 06:00etarako, lanak egin behar dituzten kamioiak arazorik gabe sartu daitezen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!