Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako eskuko bigarren topaketa Alegian

Ataria 2023ko otsailaren 8a

Benjamin, alebin eta infantil kategorietako 47 bat neska pilotari elkartu ziren, igande goizean, Alegian, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolatutako eskuko bigarren topaketan.

Eneko Maiz eta Iraitz Olaetxearen eskutik, Gipuzkoako 15 klubetako neska pilotariek entrenamendu jolasekin, ariketekin eta partidatxoekin disfrutatzeko aukera izan zuten pasa den igandean Alegiako Elorri frontoian. Giro polita sortu zen, eta martxoan beste topaketa bat antolatzeko asmoa dagoela adierazi du Gipuzkoako Euskal Pilota federazioak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!