Lurra makilekin joaz, Alegian

Ataria 2023ko otsailaren 6a

Santa Ageda bezperan 80 bat herritar atera ziren kalera, bertsolari eta trikitilariez lagunduta. Makilak astintzearekin batera, eztarriak ere berotu zituzten.

Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatuta, santa eskean atera ziren larunbatean 80 bat herritar, Odei Lopez eta Maialen Akizu bertsolariek eta herriko trikitilariek lagunduta. «Horrelako ekintza eta ohiturekin egiten da herria», esan dute antolatzaileek.

Argazkiak: Patxi Renobales.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!