Edurne Arraiet Garmendia izango da Alegiako EH Bilduren alkategaia

Ataria 2023ko urtarrilaren 31

Maiatzaren 28an izango diren udal hauteskundeetarako zerrendaburua aurkeztu du Alegiako alderdi politikoak. «Ilusio handiz eutsiko diot erronkari eta etapa hau hasteko gogotsu nago», esan du Arraietek.

«Eskerrik asko zuri aurrerapausoa emateagatik eta ondoan izango gaituzu elkarrekin lan egiteko. Zorte on!», adierazi dio alderdiak sare sozialetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!