Paula Del Pozo alegiarrak Valdebebasko Duatloia irabazi du

Ataria 2023ko urtarrilaren 31

Argazkia: 'triatlochannel.com'
Bigarren sailkatuari 38 segundo atera dizkio Del Pozok, Supersprint distantzian jokatutako proban.

Paula Del Pozok Valdebebasko Duatloia irabazi zuen asteburuan. Egin beharreko lana ondorengoa izan zen: korrika 3 kilometro, bizikletan 10 eta amaitzeko kilometro eta erdi berriro korrika. Del Pozo buruan izan zen hasieratik eta bizikletako sektorearen ostean, Maria Alzagarekin batera iritsi zen bigarren trantsiziora, atzekoei minutu bateko aldea aterata. Korrikako azken zatian Del Pozok Alzaga atzean utzi zuen eta bakarrik iritsi zen helmugara, bigarrenari 38 segundo aterata.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!