Agate Deunaren bezperako kantu eskerako entsegua egingo dute ostegunean

Ataria 2023ko urtarrilaren 24a

Entsegua ostegun honetan izango da, 20:00etan, Alegiako kultur etxean; kantatzeko gogoz dauden herritar guztiei luzatu die gonbidapena Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak.

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak kantu eske herrikoia antolatu du Agate Deunaren bezperarako, otsailaren 4rako. Entsegu baterako deia egin dute, ostegunean, urtarrilaren 26an izango da, 20:00etan, kultur etxean.

Abesbatza urtero ateratzen da santa eskean egun horretan, eta aurten, kanturako gogoz dauden herritar guztiei parte hartzeko gonbidapena egin diete, Gabonetan egin zuten moduan.

Abesbatzarekin batera, herriko bertsolariak eta soinujoleak ere izango dira eske berezi horretan. Eider Zubillaga trikitilaria, Javi Landa soinu jotzailea eta Mirari Mendizabal pandero jotzailea izango dira musikariak, besteak beste. Bertsolariek koplak kantatuko dituzte, eta herritar taldeak berriz, Mikel Artola herriko bertsolariak Agate Deunaren bezperan kantatzeko sortutako bertso sorta kantatuko du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!