Neguko Kultur Egitaraua aurkeztu dute Alegian

Ataria 2023ko urt. 13a, 12:21

Sutarri dantza taldeko kideak.

Urtarrilaren 18tik martxoaren 31ra luzatuko da eta adin guztietako herritarrei zuzenduriko hamabi ekitaldi prestatu ditu kultura batzordeak.

Gabonak igarota, negurako prestatu duen kultur egitaraua aurkeztu berri du Alegiako Kultura Batzordeak. Urtarrilaren 18an hasi eta martxoaren 31ra bitarte luzatuko da eta adin guztietako herritarrei zuzenduriko hamabi ekitaldi bilduko ditu: ipuin kontaketak, antzerkia, erakusketak, hitzaldiak, bakarrizketak…

Alegiako Udalak herritarrak ekintza horietan parte hartzera animatu nahi ditu eta ekintza bakoitzaren inguruko informazio zehatza bere ohiko kanalen bidez zabalduko du, ekintzaren data hurbildu ahala.

Azpian duzue egitarau osoa aletuta eta lotura honetan ere kontsultatu daiteke:

  • Urtarrilak 18, asteazkena
    • 17:00. Ipuin kontaketa, liburutegian: Alabazan taldea.
  • Urtarrilak 27, ostirala
    • 17:00. Ekain pailazoaren Aho bete hortz ikuskizuna, zinean. Ekain pailazoa. Sarrerak kultur etxean salgai urtarrilaren 23tik aurrera.
  • Urtarrilak 30 - Otsailak 9
    • Ukitzeko artea erakusketa, kultur etxeko areto nagusian.
  • Otsailak 4, larunbata
    • Kantu eske herrikoia Agate Deunaren bezperan, herriko bertsolariekin eta trikitilariekin, Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak antolatuta.
  • Otsailak 10, ostirala
    • 22:00. Lehendakarigaia antzezlana, kultur etxean. Sarrerak kultur etxean salgai otsailaren 6tik aurrera.
  • Otsailak 28, asteartea
    • 17:00. Ahoz-aho jaialdia liburutegian, Zoa Meza eta Maite Francorekin: Erdialdeko Amerikako istorioak haur ikuskizuna.
  • Martxoak 1, asteazkena
    • 18.00. Hitzaldia kultur etxean, Rakel Gamitoren eskutik: Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak…. Onurak eta gatazkak. Nola kudeatu.
  • Martxoak 8, asteazkena
    • Emakumeen Nazioarteko Eguna.
  • Martxoak 14, asteartea
    • 17:00. Ahoz-aho jaialdia liburutegian, Martha Escudero eta Marta Alzaterekin. Mexikoko istorioak haur ikuskizuna.
  • Martxoak 23, osteguna
    • 18:00. Irakurle taldea liburutegian: Nerea Ibarzabal Salegiren Bar Gloria.
  • Martxoak 24, ostirala
    • 22:00. Beatriz Egezabalen Magma mia! bakarrizketa, zinean. Sarrerak kultur etxean salgai martxoaren 20tik aurrera.
  • Martxoak 31, ostirala
    • 22:00. Sutarri dantza taldearen emanaldia, zinean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!