Kultur eta kirol etxeko bazkide txartelen berritze kanpaina egiten ari dira Alegian

Ataria 2023ko urt. 12a, 11:58

Kontu korronte zenbakia emana dutenei otsaila hasieran kobratuko zaie lehen zatia eta eman gabe dutenek urtarrilaren 31rako ordainketa agiria aurkeztu beharko dute kultur etxean.

Alegiako Udala urtarrilean ari da gauzatzen Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxeko bazkide txartelak berritzeko 2023ari begirako kanpaina. Kontua helbideratuta dutenek eta ez dutenek modu ezberdinetara egin beharko dute ordainketa.

  • Ordainketa helbideratuta duten bazkideak: Lehen kuota otsailaren hasieran kargatuko zaie, helbideratuta duten kontuan. Baja eman nahi duten bazkideek urtarrilaren 31a baino lehen jakinarazi behar dute eta txartela itzuli kultur etxean.
  • Ordainketa helbideratu gabe duten bazkideak: Kontu korronte zenbakia eman gabe dutenek eta 2023an bazkide izaten jarraitu nahi dutenek, urtarrilaren 31a baino lehen dagokien kuotaren ordainketa egin beharko dute Kutxabankeko 2095-5020-03-1061513718 kontuan eta ordainagiria kultur etxean aurkeztu.

Prezioak:

Alegian erroldatuak
Bazkide mota
Prezioa
Familiarra 160 euro
Heldua 103 euro
Hobariduna 64 euro
Alegian erroldatu gabeak (Erroldatuen kuota + %30)
Bazkide mota
Prezioa
Familiarra 208 euro
Helduak 134 euro
Hobaridunak 83 euro

Hilabete baterako bazkide egiteko aukera ere badago, 20 euro ordainduta. Informazio edo argibide gehiagorako kultur etxera jo daiteke edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!