Gabonetako XX. Pelota Topaketak baditu irabazleak

Ataria 2023ko urtarrilaren 9a

Abenduaren 30ean jokatu zituzten finalak, lau kategoriatan. Harmailetan ikusle ugari bildu ziren harmailetan eta giro ederra izan zen. Urteroko egutegiaz gain, topaketaren leloa izan den 'Gurea Pilota' esaldia daraman kamiseta ere oparitu zieten parte hartzaileei.

Ondorengoak izan ziren finaletako emaitzak:

  • Prebenjaminak: Aritz Renobales - Aieko Azpilgain 12-7 Izadi Beloki - Ekhi Gorostidi.
  • Benjaminak: Nahikari Garcia - Enaitz Romero 5-12 Aiur Gorostidi - Amaia Jauregi.
  • Alebinak: Anas Naji - Xabat Artola 2-12 Aitor Mujika - Aitor Arteaga.
  • Kadeteak: Ametz Gorostidi - Ohian Fresneda 7-12 Harkaitz Murua - Odei Garmendia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!