Gabonetako Topaketaren pilotari finalistak, zehaztuta

Ataria 2022ko abenduaren 29a

Bihar jokatuko dira XX. Gabonetako Topaketen finalak, Alegian, 16:00etatik aurrera.

Guztira lau mailatan ari dira lehiatzen pilotariak. Prebenjaminetan finalera iritsi diren bikoteak Aritz Renobales eta Aieko Azpilgain, eta Izadi Beloki eta Ekhi Gorostidi izan dira. Benjaminetan Naikari Garcia eta Enaitz Romero, eta Aiur Gorostidi eta Amaia Jauregi bikoteak iritsi dira finalera. Alebinetan Anas Naji eta Xabat Artola, eta Aitor Mujika eta Aitor Arteaga izango dira finalistak. Azkenik, kadete mailan Ametz Gorostidi eta Ohian Fresneda, eta Harkaitz Murua eta Odei Garmendia dira finalistak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!