Gabon egunetarako eskaintza zabaldu dute

Ataria 2022ko abenduaren 16a

Alegiako Kultura batzordeak prest du Gabonetako kultur egitaraua, eta hilaren 19tik urtarrilaren 5era luzatuko dira ekitaldiak. 

Pandemiaren ostean, ekitaldiak normaltasun guztiz berreskuratu dituzte, berrikuntzak tarteko; esaterako, San Silvestre lasterketa goizez egingo dute.

Kultura batzordeak, beste behin, gogorarazi du Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerarako, San Silvestre kroserako eta errege magoen desfilerako boluntarioen laguntza behar dutela, «ekintza horiek behar den moduan egin ahal izateko». Kultur etxean eman dezakete izena laguntzeko prest daudenek.

EGITARAUA

  • Abenduak 19, astelehena
    • 18:00. Loatzo Musika Eskolaren Gabonetako kontzertua, kultur etxean.
  • Abenduak 24, larunbata
    • 11:00. Alegiako Herri Eskolako eta Aralar institutuko ikasleak abesten kaleetan.
    • 16:30. Gabon Kantu Eske Herrikoia. Txintxarri abesbatzak gidatuta.
    • 18:30. Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, eskola aurrean itxarongo zaie.
  • Abenduak 26 eta 27, astelehena eta asteartea
    • Gabonetako Pilota Topaketa. Sailkatze partidak.
  • Abenduak 29, osteguna
    • Eskulan tailerra. Iturri Zahar Guraso Elkarteak antolatuta.
  • Abenduak 30, ostirala
    • 16:00. Gabonetako Pilota Topaketa. Finalak, Elorri pilotalekuan.
  • Abenduak 31, larunbata.
    • 11:00. XI. San Silvestre krosa.
  • Urtarrilak 1, igandea
    • 12:15. Udal hautetsiek mandarinak eta intxaurrak banatuko dituzte, plazan.
  • Urtarrilak 2, astelehena
    • Txuri-urdinera irteera Iturri Zahar Guraso Elkarteak antolatuta.
  • Urtarrilak 5, osteguna.
    • 18:00. Errege magoen desfilea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!