Alegiako Kultura Batzordeak boluntarioak behar ditu Eguberrietako ekintzetarako

Ataria 2022ko abenduaren 14a

Olentzero eta Mari Domingiren etorrera, San Silvestre Krosa eta errege kabalkada antolatzeko, herritarren laguntza eskatu dute. Laguntzeko prest daudenek kultur etxean eman dezakete izena zein ekintzatan lagundu nahi duten zehaztuz.

Alegiako Kultura batzordeak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen Eguberrietarako. «Ekitaldi horiek, ordea, ez dira bakarrik prestatu eta antolatzen», adierazi dute, eta horrenbestean, herritarren laguntza eskatu dute ekintza horiek «behar den moduan egin ahal izateko». Hiru ekintza dira boluntarioen laguntzarekin egin beharrekoak:

  • Abenduak 24: Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera.
  • Abenduak 31: San Silvestre krosa.
  • Urtarrilak 5: errege kabalgata.

Ekintza horietan laguntzeko prest dauden herritarrek kultur etxean eman dezakete izena, zein ekintzatan lagundu nahi duten zehaztuz. Kultura batzordeak herritar horien prestutasuna eskertu nahi du. «Orduan eta jende gehiagoren laguntza izan, lan gutxiago egin beharko da eta ekintzak hobeto aterako dira», gogorarazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!