Eguerdian bertso poteo desafioa egin zuten, tabernaz taberna, eta ondoren, Intxurre elkartean bertso bazkaria egin zuten. Azpimarratzekoa izan zen bertsotan aritu ziren guztiak herritarrak zirela, oraingo eta aurreko bertso eskolako partaideak. Gauean, erromeria izan zen gaztetxean, Muxutruk taldearekin.
Argazkiak: Ibon Azpilikueta eta Patxi Renobales.