Realak Alegiako Route 33 Gourmet jatetxea bisitatu du gaur. Astelehenean 10 urte beteko dira jatetxeak lehen aldiz ateak ireki zituela, eta urteurren hori tarteko, Realeko jokalari, prestatzaile eta zuzendaritzako kideak gonbidatu dituzte, eta bertan bazkaldu dute. Realaren emakumezkoen lehen taldeak 2019ko Erreginaren Kopa irabazi zuenean ere Route 33 katearen Lasarte-Oriako jatetxean elkartu ziren, bertan bazkaltzeko.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?