Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak Gabon Kantu Eske Herrikoia antolatu du abenduaren 24rako

Tolosaldeko Ataria 2022ko abe. 7a, 14:55
Herritarrak bertan parte hartzera animatu nahi dituzte, eta abenduaren 15ean eta 22an bi entsegu egingo dituzte, kultur etxean.

Txintxarri abesbatza kultur elkarteak Gabon Kantu Eske Herrikoia antolatu du abenduaren 24rako. Abesbatza urtero ibiltzen da egun horretan arratsaldez herriko kaleetan kantuan eta nahiz eta iragan uztailean bere jarduna eten, ohiturei eusteko erabakia hartu dute eta herriko haur, gazte eta helduak beraiekin abestera gonbidatu nahi dituzte.

Herriko musikariek ere hartuko dute parte kantu eskean eta kutsu herrikoia eman nahi diote. Bada, kantu eske horretan parte hartu nahi duten herritarrei abenduaren 15ean eta 22an, 20:00etan, kultur etxean egingo dituzte entseguetara agertzeko gonbita luzatu diete. Parte hartze zabala izango duen ekitaldi ireki bat antolatzea da abesbatzaren helburua eta hori dela eta, lotsak albo batera utzi eta herritarrei bertan parte hartzera animatu diete.

Kantu eske horretan lortutako dirua Mukwano Lagun Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!