Sutarri dantza taldeak plaza dantza ikastaroa eskainiko du

Ataria 2022ko abenduaren 8a

Urtarriletik martxora bitarteko asteazkenetan izango da; 16 urtetik gorakoentzat izango da eta abenduaren 12tik 23ra eman daiteke izena kultur etxean edo WhatsApp bidez.

Sutarri dantza taldeak plaza dantza (fandangoa, arin-arina…) ikastaroa eskainiko du urtarrilaren 9tik martxoaren 30era bitartean. Saioak asteazkenetan izango dira, 19:00etatik 20:00etara, eta 16 urtetik gorakoentzat izango da.

Gutxienez sei laguneko taldea osatu beharko da ikastaroa egin ahal izateko eta 60 euroko prezioa izango du. Izena emateko epea abenduaren 12tik 23ra egongo da zabalik. Interesatuek, kultur etxean edo 616 64 84 13 telefono zenbakira WhatsApp mezua bidalita eman dezakete izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!