Gabonetako XX. Pilota Topaketako izen ematea zabalik

Ataria 2022ko azaroaren 23a

Abaltzisketako, Alegiako, Altzoko, Amezketako, Ikaztegietako eskoletan eta Aralar Institutuan banatutako orrien bidez egin behar da izen ematea, abenduaren 9a baino lehen.

Intxurre Pilota Eskolak antolatzen ditu Gabonetako topaketak. Sailkapen partidak abenduaren 26an eta 27an jokatuko dira. Pilotalekuak eta ordutegia izen ematearen ondoren zehaztuko dituztela azaldu dute Intxurretik. Finalak Alegian jokatuko dira abenduaren 30ean, arratsaldez. Ondoren sari banaketa ekitaldia eta merienda egongo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!