Amezketa gehiago ezagutzeko irteera antolatu dute

Ataria 2022ko azaroaren 23a

Amezketara irteera antolatu du Alegiako Mendi Asanbladak. Abenduaren 4an izango da, eta izena emateko azken eguna hilaren 30a da.

Alegiako Mendi Asanbladak irteera antolatu du Amezketara. Abenduaren 4an, igandean, izango da eta «gure asmoa, oraingo honetan, gure inguruak ezagutzea da», azaldu dute asanbladatik. Goiz pasa egitea dute helburu, eta bertan Fernando Amezketarraren ibilbidea egingo dute. Ondoren, Pello Zabala gunea ezagutuko aukera izango da, bertako bisita gidatuaren eskutik. Bisitaren amaieran, partaide guztiek taloa jateko aukera izango dute.
Irteera familia guztientzat egokia dela adierazi dute.
 
Izen ematea azaroaren 30a baino lehen egin beharko da alegiakomendiasanblada@gmail.com helbide elektronikora idatziz, edo Alegiako Kultur Etxean ere apuntatu daiteke.
 
Bisita gidatuaren eta taloaren kostua helduena 3 eurokoa izango da, eta haur bakoitzak 1,5 euro ordaindu beharko du. Egunean bertan 09:00etan eskolaren aurrean elkartuko dira, eta norbera bere kotxearekin joan beharko da Amezketara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!