Bihar jarriko dituzte salgai 'Bata zu eta bestea ni' antzezlanerako sarrerak

Ataria 2022ko azaroaren 21a

Intxurre antzerki taldea, Inaxio 100 urte taldea. Argazkia: Ibon Azpilikueta
Inaxio Begiristainen omenez hainbat herritarrek 'Bata zu eta beste ni' antzezlana egingo dute, Elizpe zineman. Abenduaren 2an, 19:00etan, eta abenduaren 3an, 11:00etan izango dira, eta sarrerak 5 euroko prezioa izango du.

Intxurre antzerki taldea, Inaxio 100 urte taldeak eskainiko duen Bata zu eta bestea ni antzezlana ikusteko sarrerak bihar jarriko dituzte salgai. Inaxio Begiristainen obra antzeztuko dute antzerkigilearen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko, eta sarrerak kultur etxean erosi ahal izango dira 5 euroko prezioan. 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara erosi ahal izango dira.

Bi emanaldi eskainiko ditzute, biak zineman. Lehena abenduaren 2an izango da, ostiralean, 19:00etan izango da. Eta bigarrena, hurrengo egunean, larunbatean, 11:00etan.

Sarrerak abenduaren 1a bitarte egongo dira salgai kultur etxean. Sarrerarik saldu gabe geratuz gero, emanaldien egunetan jarriko dituzte salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!