Herritarren aurrean aurkeztuko du liburua Andoni Agirrezabalak

Ataria 2022ko azaroaren 16a

Bihar, 18:00etan, hasiko den ekitaldian 'Etxe Berdea' liburua aurkeztu du idazleak berak, eta alboan izango du Alegiako Irakurle Taldeko dinamizatzailea den Amaia Goikoetxea.

Andoni Agirrezabala Izagirre alegiarrak idatzi berri duen Etxe Berdea liburuaren aurkezpen ekitaldia egingo da, bihar, hilak 17, kultur etxeko areto nagusian.

18:00etan hasiko den ekitaldia herritar guztiei irekia izango da, Alegiako Udalak herritarrak aurkezpen ekitaldian parte hartzera animatu nahi ditu. Idazlearekin batera, Alegiako Irakurle Taldeko dinamizatzailea den Amaia Goikoetxea Orbegozok hartuko du parte bertan. Erein argitaletxearekin duela aste gutxi argitaratu du Agirrezabalak bere lehen liburua. Detektibe nobela bat ondu du alegiarrak.

Saioaren amaieran Agirrezabalak liburuak sinatuko dizkie hala nahi duten herritarrei.

Irakurle taldean, 'Etxe Berdea'

Alegiako Irakurle Taldeak abenduaren 15ean du hurrengo hitzordua, eta kasu honetan, Etxe Berdea liburua izango dute aztergai. Irakurle taldearen saioetan parte hartzeko liburuak irakurrita joan beharrik ez dagoela gogorarazi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!