Edukiontzien alde eman dute botoa alegiarrek

Ataria 2022ko azaroaren 5a

Larraitz auzoan B proposamena izan da bozkatuena. Udalak eskerrak eman dizkie herri galdeketan parte hartu duten guztiei. Emaitzak errespetatu eta gauzatzeko konpromisoa berretsi du.

Alegiarrek ostiralean eta larunbat goizean botoa emateko aukera izan dute. Larraitz auzoko ekialdea eraberritzeko proposamena eta hondakin bilketa sistema eredua zehaztu behar zituzten horrela. 572 herritarrek eman dute botoa.

Emaitzak, Larraitz:

  Auzotarren boto kopurua (%90) Gainontzeko herritarren boto kopurua (%10)
A proposamena 14 60
B proposamena 62 147
C proposamena 25 105
Baliogabeak 0 0
Zuriak 1 13

Emaitzak, hondakin bilketa sistema:

 

  Boto kopurua Botoen ehunekoa
Atez ate 182 %31,82
Mistoa 31 %5,42
Edukiontziak 356 %62,24
Baliogabeak 1 %0,17
Zuriak 2 %0,35
Parte hartzea 572 %39,72

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!