Kamioi batek matxura izan du Alegia parean, Irungo noranzkoan

Ataria 2022ko urriaren 10a

09:15 aldera, matxura izan du autoak zeramatzan kamioi batek eta bidean traba egiten geratu da; ilara handiak sortu ditu. Orain gutxi arte errepidea itxita egon da, baina dagoeneko errail bat zabaldu dute.

Autoak zeramatzan kamioi batek matxura bat izan du Alegia parean, Irungo noranzkoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 09:15 aldera gertatu da ezbeharra; ondorioz, ilara handiak sortu dira eta orain gutxi arte, errepidea itxita egon da. Trafiko Zuzendaritzak garabia bidali du bertara, ibilgailua bidetik kentzeko, eta lanok egiteko, errepidea itxi dute Irungo noranzkoan. Dagoeneko, ordea, errail bat zabaldu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!