Asteazkena da Herri Bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Ataria 2022ko urriaren 7a

Intxurre elkarteak bere 50. urteurrena ospatzeko hilaren 15erako Herri Bazkaria antolatu du. Txartela erosi nahi duenak asteazkena izango du horretarako azken eguna.

Intxurre elkarteak antolatu duen Herri Bazkarirako txartelak erosi ahal izateko azken eguna urriaren 12a, asteazkena izango da. Herri Bazkaria plazan egingo dute larunbatean, hilaren 15ean, eta oraindik bertarako joateko aukera dute herritarrek. 

25 euro ordaindu beharko dute txartela helduek, eta 10 euro haurrek. Salgai daude kultur etxean, Errotatxon eta Xune estetikan.

Bestalde, eguna alaitzeko Mugi Panderoa erromeria taldea izango da egun guztian zehar, Alegian. Goizean kalean zehar eta herriko tabernetan ibiliko dira, eta herria eta jendea alaitzen. Bazkaldu ondoren, kantuan eta dantzan jarriko dituzte bazkaltiarrak. Eibar eta Elgoibarko zazpi partaidez osatutako taldea da Mugi Panderoa, eta «herria sutan jartzeko asmotan omen datoz», eman dute jakitera elkartetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!