Urriaren 7ko iluntzetik urriaren 9ko iluntzera Alegiatik Irun alderako N-Ierako sarbidea itxita egongo da

Ataria 2022ko urriaren 6a

Argazkia: Alegiako Udala
N-1eko lanak direla eta, Irun alderako norantza hartu nahi dutenek Ikaztegietako sarbidea erabili beharko dute.

Bihar, urriak 7, ostirala, 21:00etatik aurrera Alegiatik Irun alderako sarbide itxi egingo dute bidean egin beharreko lanak direla eta. Urriaren 9ko, igandeko, 20:00ak arte itxita egongo da.

Hori horrela izanik, asteburuan Irun alderako norantza erabili nahi dutenek, Ikaztegietako sarbidean hartu beharko dute N-I errepidea eta bypass baten bidez,

Gasteiz alderako bi erraiak erabiliko dira Tolosara bitartean, bi norantzak bideratzeko. Hori dela eta, Irungo noranzkoan dagoen Tolosako lehen irteera, Benta Haundikoa, ezingo da erabili bypassa aurrerago amaituko delako.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!