Alegiako herriaren aspaldiko eskaera da, eta bidegurutzearen segurtasuna hobetzea dute helburu trafikoa eta oinezkoak kontuan hartuta. 330.639,37 euroko aurrekontua dute lanek. Biribilguneak 34 metroko diametroa izango du kanpoko lerro zurian; 7 metroko eraztun-zabalera; 0,50 metroko kanpoko bazterbidea eta bi metroko zapalgarriko barne-bazterbidea.