Herri bazkaria eta argazkilaritza tailerra, Intxurre elkarteak antolatuta

Ataria 2022ko irailaren 27a

Alegiako Intxurre elkartea 50. urteurrena ospatzen ari da, eta herri bazkaria eta argazkilaritza analogikoaren tailerra antolatu dituzte datozen egunetarako.

Urriaren 15ean, larunbatean, ospatuko dute Intxurre Eguna, Alegian. 50 urteak ospatzeko herri bazkaria egingo dute. Bazkariaz gain, ordea, arratsaldea girotzeko erromeria izango da Mugi Pandero taldearekin. 

Menua haragi paella, masailak saltsan, tarta izozkiarekin eta kafea izango da, eta 25 euro ordaindu beharko da txartela. Haurren menuan haragi paella eta tarta izozkiarekin jarriko dute, eta 10 euroko kostua izango du. Horiez gain, menu beganoa ere aukeran izango da. 

Txartelak Errotatxo, Xune Estetikan eta kultur etxean erosteko aukera izango da, edo Aratz Irazustabarrena, Asier Ezeiza, Ibon Azpilikueta, Nekane Guerrero eta Patxi Renobales bazkideen bidez ere eskuratu daitezke.  

Eguraldi ona izanez gero, plazan egingo dute bazkaria, eta horrela ez bada kultur etxean.

Tailerra

Alegiako Intxurre Elkartean izango da Argazkilaritza Analogikoaren tailerra. Urriaren 2an, 8an eta 22an izango da, goizez. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute iazpili@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Informazio gehiago nahi duenak mezu bidez jasotzeko aukera izango du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!