Postuz bete da Alegiako frontoia

Leyre Carrasco 2022ko irailaren 25a

Hamabosgarrenez egin dute artisau eta nekazal azoka berezia Alegian.

Guztira 20 postu inguru elkartu dira goizean Alegiako frontoian. Nekazaritza postuek ez dute hutsik egin, eta bertan hainbat produktu dastatu eta erosteko aukera izan dute gerturatu direnek; baratzeko produktuak, eztia, ogiak eta gozoak, besteak beste. Jakiak ez ezik, hainbat artisau postu ere izan dira bertan, eta herriko zein bailarako beste herrietatik etorritako artisten lanak erosteko aukera ere izan da. Gainera, urtero moduan, DBHko ikasleek ikasbidaiarako dirua ateratzeko postua ere jarri dute.

Hamaiketakoa nahi zuenak zerbait jan eta edateko aukera izan du azokan bertan. Izan ere, frontoiko sarreran taloak saltzeko postua zegoen, eta gozorik ere ez da falta izan azokan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!