Kalebeherako festak bihartik aurrera

Ataria 2022ko irailaren 15a

Kalebeherako jaietako artxiboko irudia.

Alegiako Kalebehera auzoko jaiak ospatuko dituzte asteburuan zehar. Ostiralean herriko erraldoiak aterako dira kalera, Giro Arte dultzaina taldeak lagunduta, Larraitz auzotik aterata.

Egitaraua

Bihar, irailak 16

  • 17:30. Alegiako erraldoiak eta Giro Arte dultzaina taldea (Larraitz auzotik abiatuta).
  • 18:30. Helduen eskuzko pilotako binakako finala.
  • 19:00. Trikitilariak.
  • 20:30. Tortilla lehiaketa.
  • 21:00. Zahagiardoa.
  • 23:00. DJa.


Irailak 17, larunbata

  • 12:00. Krosa.
  • 16:00. Pala txapelketako kanporaketak.
  • 17:00. Ume jolasak: zinta karrera. 21:00. Zahagiardoa.
  • 22:00. Bertsolariak.
  • 00:00. Trikitilariak.

Irailak 18, igandea

  • 12:30. Sagardo eta parrilla.
  • 15:00. Herri bazkaria; paella jatea.
  • 17:30. Gaztetxoen eta helduen pilotako finalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!