Artisau eta Barazkien Azoka Berezirako izena emateko epea gaur zabaldu dute

Ataria 2022ko irailaren 12a

Alegiako Kultura batzordea udazkeneko ekitaldien prestaketan murgilduta dago. Urteroko moduan, Artisau eta Barazki Azoka Berezia izango da Alegian urtaro aldaketaren mugarria eta aurtengo ekitaldia irailaren 25ean, igandea, egingo da.

Goizeko 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira postuak plazan. Azokan posturen bat jartzeko interesa dutenek irailaren 12tik 20ra bitartean eman beharko dute izena Alegiako kultur etxera joanda edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deituta. Interesa duen orok eman ahal izango du izena eta epea amaitu aurretik udalak eskura dituen mahaiak agortzen badira, izena emateko aukera itxi egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!