Alegiako jubilatuen elkarteak zerbitzu berri bat eskainiko du irailetik aurrera. Azazkalak eta gogorguneak mozteko zerbitzua izango da, hain zuzen, eta hilabete bakoitzeko bigarren ostegunetan egingo da. Jubilatuen elkarteko lokalean bertan eskainiko da zerbitzua eta pertsonako 25 euroko prezioa izango du.