Alegiako Udalak abian ditu Larraitz auzoko ekialdeko eraberritze eta hondakin bilketa sistemaren berrikusketaren inguruko parte hartze prozesuak. Uztailean egin ziren lehen bilera informatiboen ostean, herritarrek eskura dute prozesu bakoitzaren inguruko informazioa eta hemendik aurrera kalean ere kontsultatu ahal izango dute. Izan ere, herriko hainbat puntutan panelak jarri ditu udalak bi prozesuen inguruko planoekin. Plazan eta eskola parean daude plano horiek ikusgai.
Informazioa webgune honetan ere kontsultatu dezakete herritarrek, lotura honetan. Alegiarrek ekarpenak egiteko epea zabalik izango dute eta horretarako hiru aukera daude: lotura honen bidez, Alegia APP aplikazioko ‘Idatzi udalari’ atalaren bidez edo udaletxeko sarreran dagoen postontzian ekarpena utziz.
Irailean emango dute bi prozesuen inguruko hurrengo urratsen berri.