Udal zerbitzuek ordutegi berria izango dute abuztuan

Ataria 2022ko abuztuaren 4a

Kultur etxea itxita egongo da irailaren 1era arte, baina bazkideek gimnasioa erabili ahal izango dute txartelarekin sartuta.

Alegiako Udaleko zerbitzuen ordutegiek hainbat aldaketa izango dituzte abuztuan. Udaletxeko bulegoek normaltasunez egingo dute lan, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Gizarte zerbitzuek astelehenetik ostegunerako jardunari eutsiko diote, 09:00etatik 13:00era. Hori bai, aurrez hitzordua hartu beharko da 943 65 47 68 telefonora deituta.

Azkenik, kultur etxea itxita egongo da irailaren 1era bitartean baina bazkideek gimnasioa erabili ahal izango dute txartelekin sartuta.

Podologoaren zerbitzua

Bestalde, Alegiako jubilatuen elkarteak zerbitzu berri bat eskainiko du irailetik aurrera. Azazkalak eta gogorguneak mozteko zerbitzua eskainiko da hilabete bakoitzeko bigarren ostegunetan. Jubilatuen elkarteko lokalean bertan eskainiko da zerbitzua eta pertsonako 25 euroko prezioa izango du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!