Bukatu da Intxurrek antolatutako Udako Pilota Eskola

Ataria 2022ko uztailaren 27a

Atzo bukatu zen Intxurre Pilota Eskolak antolatutako Udako Pilota Eskola eta amaierako festa egin zuten.

Amaierako festa egin zuten atzo, Udako Pilota Eskolan parte hartu duten guztiek. Iñaki Artola gerturatu zen ekitaldira eta opariak zozkatzen lagundu zuen. Antolatzaile zein parte hartzaileak oso gustura aritu direla esan dute eta eskerrak eman dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!