Gehigarria: osasuna eta jarduera fisikoa

Eskaladarako paradisua Alegian

Ataria 2022ko uztailaren 29a

Egurre rokodromoa Alegia 1 1658400819375
Egurre rokodromoa Alegia 2 1658400820121
Egurre rokodromoa Alegia 3 1658400820546
Egurre rokodromoa Alegia 4 1658400820948
Egurre rokodromoa Alegia 5 1658400821494
Egurre rokodromoa Alegia 6 1658400822053
Egurre rokodromoa Alegia 7 1658400822804
Egurre rokodromoa Alegia 8 1658400823432
Egurre rokodromoa Alegia 9 1658400824134
Egurre rokodromoa Alegia 10 1658400824925
Egurre rokodromoa Alegia 11 1658400825724
Egurre rokodromoa Alegia 12 1658400826486
Egurre rokodromoa Alegia 13 1658400827287
Egurre rokodromoa Alegia 14 1658400827968
Egurre rokodromoa Alegia 15 1658400828603
Egurre rokodromoa Alegia 16 1658400829103
Egurre rokodromoa Alegia 17 1658400829842

Alegiako Bazurka industrialdean dago, eta kirol eskalada eta boulder guneak 1.200 metro hartzen ditu. Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan eskaladan lehiatzeko erabili zen paretaren erreplika dago.

Eskualdeak kirola egiteko azpiegitura berria du, Egurre rokodromoa. Alegiako Bazurka industrialdean zabaldu berri dute, eta eskalada maite dutenek, izan hasiberriak edota esperientziadunak, kirol hori egiteko beharrezko guztia topatuko dute bertan, gisa honetako gune gutxitan aurki daitezkeen ezaugarriak jarri baitituzte eskura. 1.100 metro karratu dituen pabiloian kokatu dute kirol eskalada eta boulder gunea, orotara, 1.200 metro. Bi solairutan banatuta dago, behean eskalada gunea dago eta goiko solairuan boulder gunea. Eskaladako paretei dagokienez, 9-10 metro inguruko altuera dute, 60 katerekin, eta bakoitzak hiru eskalada lerro ezberdinerako gaitasuna du. Boulder eremua berriz, 4,5 metroko altuera duten hormek osatzen dute, eta 45 metro inguru hartzen ditu. Beheko solairuan dagoen kirol eskalada gunean bada nabarmentzeko ezaugarri bat. Izan ere, Tokioko 2020ko Olinpiar Jokoetan eskaladan lehiatzeko erabili zen paretaren erreplika dago. Txapelketetarako prestatzeko balio erantsi bat izateaz gain, urte guztian zehar boulder eremu gehigarria da.

Entrenamenduei begira, bestalde, gune berezi bat egokitu dute. Beroketa, muskulazioa, campus board, spray wall eta hatz entrenamendu espezifikoa garatzeko beharrezko guztiak topatu ahal dira bertan. Eta, adina oztopo izan ez dadin etxeko txikienei begirako gune bat ere prestatu dute Egurre rokodromoan. 16 metro karratu dituen eremua da, eta gaztetxoak kirol honetan hasteko aukera ematen du, ondo pasatuz, gurasoen begiradapean. 

Eskaladan trebatzeko maila ezberdineko ikastaroak ere izango dira eskura, irailetik aurrera, hastapenekoak, erdi mailakoak eta teknifikazio taldeak. Eta, rokodromoaz gozatzeko bakoitzaren beharretara egokitutako tarifak dituzte, bazkide egiteko aukerarekin. Aldagelak ere badituzte, eta eskalatzera joan edo ez, taberna zerbitzua badute.

Eskaladaren munduan eskarmentua duen lantaldea dago rokodromoaren atzean, eskalatzera doanari harrera egiteko, laguntzeko edota zalantzak argitzeko irrikaz. 

  • Helbidea. Bazurka industrialdea 12-13 (Alegia)
  • Telefono zenbakia. 650 66 45 90   
  • Sare sozialak.
    Instagram: @egurreholds
    Facebook: Egurreholds  
  • Posta elektronikoa. egurreholds@gmail.com  
  • Ezaugarriak. 1.200 metroko eskalada eta boulder gunea; eskaladarako, 9-10 metroko altuera, 60 kate hiru eskalada lerrorekin; boulderra egiteko 4,5 metroko altuerako 45 metro; haurrentzako gunea; entrenamendu gunea, ikastaroak. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!