Alegiako jaiak 2022

Zestau-Iturrioz eta Elola-Aizpuru izan dira txapeldunak

Ataria 2022ko uztailaren 16a

Alegiako festetako X. Pilota Txapelketaren finalak izan ziren atzo gauean jokoan Elorri pilotalekuan.

Markagailuek erakusten dutenez, oso partida borrokatuak izan ziren. Kadete mailan, Zestau eta Iturrioz izan ziren garaile, 21-22 irabaziz Murua eta Segurolaren aurka. Nagusien mailan, Elola eta Aizpuru bikoak 18-22 irabazi zien Murua eta Irazustabarrenari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!