Hondakin bilketan eta autobus zerbitzuan aldaketak

Ataria 2022ko uzt. 13a, 11:57

Alegian herriko festak direla eta, hainbat aldaketa izango dituzte zerbitzu publikoek; udaletxea itxita egongo da ostiralean.

Herriko festak hastear dira Alegian, eta hori horrela hondakin bilketan edota autobus zerbitzuan aldaketak izango dituzte egun horietan. Udaletxea eta kultur etxea ostiralean itxita egongo dira.

Hondakin bilketari dagokionean hilaren 14tik 18ra bitartean, kuboak 15:00etarako atera beharko dira eta bilketa ordutegia 15:00etatik 17:00etara izango da. Egun bakoitzean ondoko frakzioa atera beharko da: hilaren 14an, ontzi arinak; hilaren 15ean, organikoa; hilaren 16an, errefusa, eta hilaren 17an, organikoa. Aldiz, komertzioetako kartoiaren bilketa ostiralean egingo dute 15:00etatik 17:00etara. Beraz, kartoi komertziala ostiralean 15:00ak baino lehen atera beharko da.

Autobus zerbitzuaren kasuan, eskualdeko lineetako autobusek Alegi Pentsuak lantegiaren parean izango dute geraleku bakarra festetan. Uztailaren 14an 18:00etan jarriko da indarrean neurri hori eta 18 goizean normaltasunera itzuliko da zerbitzua.

Bestetik, herriko jaietarako kamisetak eskatzeko aukera izan dute herritarrek, eta jasotzeko garaia iritsi da. Ordutegi hauetan jaso ahal izango dira: gaur 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 21:00etara; eta ostegunean, 10:00etatik 13:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!