Alegiako jaiak 2022

Txintxarri abesbatzak lehertuko du txintxarrien festa

Ataria 2022ko uzt. 8a, 10:51

Ostegunean hasiko dira Alegiako Karmen festak, eta 62 urteko ibilbideari amaiera eman berri dion Txintxarri abesbatzako kideek izango dute suziria botatzeko ardura. Igandera bitarte luzatu da egitaraua.

Egitaraua

  • Hilak 14, osteguna
    • 17:00. Haurren Futbitoko Santos Torneoaren finala frontoian.
    • 18:30. Bonberenea txaranga kalez kale ibiliko da.
    • 19:00. Txupinazoa Txintxarri abesbatzaren eskutik. Jarraian, Txintxarriaren jaitsiera jaien hasiera iragartzeko.
    • Ondoren. Holi Festa.
    • 21:00. Zahagiardoa plazan.
    • 22:00. Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan.
    • Ondoren. Dantzaldia Joxe Mendizabalen eskutik.

  • Hilak 15, ostirala
    • 09:00. Giroarte dultzaina taldeak alaituriko diana.
    • 09:00. Jubilatuek antolatutako mendi ibilaldia.
    • 11:00. Hirugarren adineko soinketako ikasleen emanaldia plazan.
    • Ondoren. Erretirodunentzat hamaiketakoa.
    • 11:00. Haur parkea eskolako patioan.
    • 11:30. Nerabeentzako, Konkis Txiki futbol zelaian.
    • 14:00. Nerabeen 0.0 zahagiardoa plazan.
    • 16:00. HAUR PARKEA eskolako patioan.
    • 18:00. MERIENDA Larraitz auzoko plazan.
    • Ondoren. Haurrentzako Play-back saioa.
    • Ondoren. Alegiako erraldoien kalejira Larraitz auzotik.
    • 19:00. Herritarren arteko Toka Txapelketa plazan, 12 eta 15 urte bitartekoentzat. Ondoren 16 urtetik gorakoentzat.
    • 21:00. Zahagiardoa zubian.
    • 22:00. Pilota Jaialdia, Elorri pilotalekuan.
      • Alegiako X. Pilota txapelketako finalak. Kadete eta Nagusien mailak.
    • 00:00. Nikotina eta Skabidean taldeen kontzertuak plazan.

  • Hilak 16, larunbata
    • 09:00. Giroarte dultzaina taldeak alaituriko diana.
    • 11:00. Alegiako erraldoienkalejira elizatik.
    • 12:00. Sagardo dastaketa txorizo eta sardina erreekin. Sagardotegiak: Eguzkitza, Sarasola, Isastegi eta Aulia.
    • 16:00. 3x3 Saskibaloi Txapelketa, Larraitz auzoko plazan. Nagusien maila.
    • 18:00. Billabonako erraldoi eta buruhandiekin, Loatzo musika eskolako dultzaina ikasleekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira.
    • 19:00. Bertsolariak plazan; Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Amets Arzallus eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
    • 21:30. Zahagiardoa Larraitz auzoan.
    • 00:00. Dj Oizeder.

  • Hilak 17, igandea
    • 09:30. Kalejira berezia herriko txistulariekin.
    • 12:15. Demode Quartet taldearen emanaldia plazan.
    • 17:30. Apar festa eskolako patioan.
    • 18:30. Herri kirolak eskolako patioan.
    • Harri-jasotzaileen XV. Txintxarri Saria. Binakako torneoa:
      • - Aimar Irigoien – Paulo Azpiazu
      • - Jokin Eizmendi – Hodei Iruretagoiena Izeta IV
      • - Jon Unanue Goenatxo III – Mikel Lopetegi Urra
      • Tartean, Udane Ostolaza eta Aroa Sanchezen erakustaldia.
    • 19:30. Gabenera taldearekin erromeria plazan.
    • 21:00. Zahagiardoa, plazan.
    • 23:00. Gabenara taldearekin erromeria plazan.
    • 00:00. Txintxarriaren erreketa eta jaien agurra.
Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!