Finalerdietarako txartela izango dute jokoan Artolak eta Lasok. Irabazleak Peña II.aren aurka jokatuko du igandean Elgetan. Hortik, finala jokatzea besterik ez zaio geratuko Elgetako irabazleari.
Irungo jaialdia 18:00etan hasiko da. Lehen partida Urrutikoetxea-Imaz eta Peña II-Albisuren artekoa izango da. Ondoren etorriko da San Fermin Txapelketako lau eta erdikoa. Ataria Irratia bertan izango da, zuzeneko kontaketa egiten.