Alegiako jaiak 2022

Bueltan da berriro Alegiako Festetako Pilota Txapelketa

Ataria 2022ko ekainaren 23a

Bi urtetako etenaren ondoren hamargarren urtez txapelketa antolatu dute berriro, eta bihar hasiko da, lehen finalerdiekin.

Kadete eta nagusi mailan eta binaka jokatzen da txapelketa. Bihar, ekainak 24, 19:00etan hasiko da lehen finalerdien jaialdia. Kadeteetan Bidezabal-Egaña bikoak Zestau-Iturrioz izango du aurkari. Ondoren, nagusietan, Elola-Aizpuru bikoak Alberdi-Ugartemendia bikotearen aurka jokatuko du.

Bigarren finalerdiak uztailaren 1ean izango dira, 19:00etatik aurrera. Kadeteetan Goñi-Castro eta Murua-Leonet bikoteek neurtuko dituzte euren indarrak lehen partidan, eta gero, nagusietan, Murua-Irazustabarrena eta Zubeldia-Iztueta ariko dira nor baino nor.

Finalak, berriz, uztailaren 15ean izango dira. Partida guztiak Elorri frontoian jokatuko dira.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!