Alegiako jaiak 2022

Hilaren 30a bitartean festetako kamisetak eskatu daitezke

Ataria 2022ko ekainaren 22a

Ez da asko falta Alegiako festetarako, eta jada festa batzordea girotzen hasia da. Prest dituzte jaietarako bereziki egin duten irudia eramango duten kamisetak, eta eskaerak egiteko epea hilaren 30a da. Kamiseta nahi dutenek kultur etxean egin beharko dute eskaera, eta neurria zehaztu beharko dute. Hamar euroko prezioa izango du kamiseta bakoitzak, eta eskaera egiterako unean ordaindu beharko da. Prest daudenean kultur etxetik pasa beharko dute jasotzera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!