Paula Del Pozo errelebo mistoen Espainiako Txapelketaren irabazle Saltoki Trikideak taldearekin

Ataria 2022ko ekainaren 20a

Triatloiko errelebo mistoan lortu du Del Pozok txapelketa, Saltoki Trikideak talde nafarreko taldekideekin, Coruñan egindako proban.

Del Pozorekin batera Iratxe Arenal, Joan Reixach eta Ander Noain triatloilariak aritu ziren lehian. Saltoki Trikideak 1.02.29ko denbora egin zuen, bigarren izan ziren Diablillos de Rivasek 1.02.51, eta hirugarren postua lortu zuten CEA Betera taldekoek 1.03.44.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!