Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak bi alegiar saritu ditu odola askotan eman dutelako. Irene Lasa eta Jesus Mari Martinez izan dira sariak jaso dituzten bi herritarrak. Irene Lasak hogeita bosgarren aldiz eman du odola eta Jesus Mari Martinezentzat ehungarren aldia izan zen iragan ostiralekoa. Bi sarituek Odol Emaileen Elkarteko kide den Larraitz Tobar alegiarraren eskutik jaso dute aipamena, eta eskerrak eman dizkie boluntario izateagatik.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?