Intxurreko kadeteek ezin izan dute garaipenarekin biribildu denboraldia

Ataria 2022ko ekainaren 6a

Oriokoren aurka 2-1 galdu zuen Alegiako taldeak, Gipuzkoako Lehen Mailako Txapelketaren finalean. Datorren denboraldian Ohorezko Mailan izango da Intxurre.

Intxurre 0-1 irabazten hasi zen, baina ezin izan zioten eutsi markagailuari. Partida giro oso onean eta kiroltasunean amaitu zela azladu dute klubetik, eta zorionak eta eskerrak eman dizkie joan ziren zaletu guztiei. Intxurrekoak animatzera 150 zaletutik gora joan ziren. Larunbatean jokatu zen finala, eta orokorrean "goiz pasa ederra" izan zela azaldu dute klubetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!