Esprint modalitatean izan zen proba, eta ostiralean A finalerako sailkatzea lortu zuen. Larunbatean jokatu zuen finala eta zortzigarren postua lortu zuen, 26.04ko denbora eginez. Irabazlea Cathia Schar suitzarra izan zen, 25.21eko denborarekin gailenduz. Meritu handiko postua lortu du triatloilari alegiarrak, 23 urtez azpiko mailan bere lehen urtea baita.