Larunbatean bertan bi partida jokatu zituzten taldekoek. Kadete mailako mutilek Gipuzkoako igoera faseko finalerdia 2-1 irabazi zuten, eta datorren larunbaten finala daukate Oriokoren aurka, Gipuzkoako txapela jokoan. Infantil mutilek, berriz, Gipuzkoako Kopako final-laurdenak zituzten jokoan, eta 1-1 egin ostean penaltietan galdu zuten eta amaitu dute denboraldia.