Intxurre Futbol Taldearen eguna ospatuko dute bihar

Ataria 2022ko maiatzaren 27a

Bazkaria egingo dute herriko plazan, 14:15etik hasita, eta aurretik bi futbol partida izango dira Elorrin.

Lehenengo partidan, 10:00etan, kadete mailako mutilak Gipuzkoako igoera faseko finalerdiak jokatuko dituzte Trintxerperen aurka. Jarraian, 11:45ean, infantil mutilek, aurreko astean penaltietan sailkatu eta gero, Gipuzkoako Kopako  final-laurdenak jokatuko dituzte Berako Gure Txokoa taldearen aurka.

Plazan egingo den bazkarian, klubak jokalariei jarriko die bazkaria. Zahagiardo modura jarriko dute edaria, sagardoa eta ardoa, eta hori herri guztiarentzako irekia izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!